DIMO

Kataforesia Colgado de piezas en bastidor

Kataforesia

Estalketa elektrolitiko katodikoa eremu elektriko batean karga duten partikulak aurkako polora desplazatzean oinarritzen den murgiltze bidez margotzea da (kataforesia = katodoranzko desplazamendua).

Pieza metalikoei ematen zaien estaldura ORGANIKOA da. Elektrolitikoki jalki den epoxi margo baten geruza aplikatzen zaie piezoi. Aurre-tratamendua ematen zaie (koipea kendu eta desugertu egiten da) garbitasuna bermatzeko eta, gero, zink monofosfato mikrokristalinoa ematen zaie, margoa ongi itsats dadin eta herdoila galaraz dezan.

Estaltzen ditugun materialak: Altzairu ijeztua hotzean edo beroan, Altzairu galbanizatua, Burdinazko galdaketa, Altzairu zinkeztatua, Forja, Aluminioa, Zamak-a eta Altzairu Sintetizatua.

Kataforesiaren 3 instalazio malgu eskaintzen ditu enpresak. >>